XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) Labayen'en Muga irri-antzerkia, eta beste liburu asko.

Zeruko Argia, Anaitasuna, Sor Lekua, Euzkaltzalea, Nora? eta beste aldizkari batzuk euskera utsean.

Euskeraz eta erderaz Herria, Aránzazu, Gure Herria, Luberri, Redención, Euskal-Erria, eta abar.

Badira zer edo zer noizean bein euskeraz ateratzen duten aldizkariak ere: Realidad, Guipúzcoa Misionera... eta asko geiago.

Iruna'ko El Pensamiento Navarro Bilbo'ko La Gaceta del Norte ere ikusi ditut euskeraz olerki eta lan batzuk.

1955'ko Euskeraren Bibliographi-lan onetan utsune bat baiño geiago aurkitu diteke.

Bear bada nik jakin ez arren nun edo nun agertu izango da emen ipinten ez dudan beste liburu edo aldizkarien bat ere.

Orrela balitz, eta zuk, irakurle, jakin, pozik artuko nituzte nik ez dakizkidan berriak.

Lan laburtxo au egiteko bat eta biren baiño geiagoren laguntza eskatu bear izan dut.

Nire esker bero-beroak Arantzazu'ko Iturria'tar Karmel Aba'ri, Buenos Aires'ko Montoya'tar Bedita'ri eta Biteri'tar Bingen'eri, Santurtze'ko Etxeberria'tar Juan Angel'eri, Begoña'ko Arzubiaga'tar Zirilo Abadeari, Eibarko Onaindia'tar Iakoba Aba'ri, Baiona'ko Pierre Lafitte'ri, Ondarribi'ko Kaputxinuen Lizarra'ko Andres eta Yurre'ko Julian Aba'ei, Tolosa'ko Labayen'dar Antoniori, Bilbo'ko Amuriza'tar Xabier-eri, Donosti'ko Garmendia'tar Ion'eri eta Arotzena'tar Fausto'ri, Errenderi'ko Mitxelena'tar Koldobika'ri, Irun'go Loidi'tar Jose Antonio'ri, Lekaroz'ko Oyeregi'ko Buenabendura Ara (G. B.) Zeruko Argia-ren Zuzendari izan zanari.